XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VILLOT Kardenalak, Aita Santuaren izenean, eskutitz eder bat idatzi zion Italia-ko liturgi-batzorkideen buru egiten duan ANTONIO MISTRORIGO gotzaiari. Txalotzen du batzar osoaren lana, Eliz-otoitzaren balioa goraipatuz.

(Ikus PASTORAL LITURGICA 51/53 (1970) 32-34).

ISLAMISMOA DALATA

Sagarminaga-tar Angel apaiz zanaren omenean Gazteizko Teologiko Ikastetxe Nagusian, zentro bat antolatu dute kristau ez diran erligioak estudiatzeko.

Zentro orrek urtero itzaldi batzuk antolatzen ditu.

Berezitasun bat oso aipagarri dute itzaldi oiek.

Kristau ez dan erligio bat aztertzen da, eta erligio ori bizi dun batek azaltzen ditu entzuleen aurrean beren sinismena eta jokabideak.

Olako sinisdunak gure artean bilatzea zaila omen da oso, ain kristauak gera guztiok...

Alde ortatik oso esker-onekoak izan behar gera antolatzaileekin.

Ezta berdin, bizi dun bati ala asko irakurri duan bati entzutea orrelako gaietan.

Aurten ba Islam-dar batek itz egin zuan, Abenduaren 15-16-17 egunetan, Madrileko Ikastetxe Nagusian irakasle dan SALAH FADEL jaunak.

Jaiotzez egiptoarra.

El Kairo eta Al-Azhar-eko Ikastetxe Nagusietan irakasle izandakoa.

Aukeratutako gaiak oso zabalak izan ziran: Islam-eko gora beherak kondairaren zehar, Sinismena, aszetika, sozial-ekonomi arazoak, Mahoma eta bere ondorengo zuzendarien nortasuna.

Beste gauz interesgarri askoren artean au ikasi genuen, Islameko erligioak ez omen du lekurik teologilari, eta praile-mojentzat.

Sinisdun bakoitzak egin behar du teologia beretzat eta ikasi duana besteei erakutsi umiltasun osoan.

Azken itzaldi ondoren otoitz egin genuen elkar-artean, mahomatarren eta kristauen liburuetan gaiak aukeraturik.

Ona emen egindako paraliturgia: 1. Sarrerako oharra / 2. Sarrerako kanta / 66-garren salmoa / Errepika:
Erriek eta
orok kanta
Jainkoa baita
denon Aita
.